Contribuyentes

Seguidores

Con la tecnología de Blogger.
RSS

URTXINTXAREN SEKRETUA

Urtxintxak sekretua kontatu eta gero dena arraroa bihurtu zen. Mundu arraro batera heldu nintzen, beno, ni eta nire motxila nire eskolako gauza guztiekin: erregela, arkatza, koadernoa... Ibiltzen eta ibiltzen, prezipizio batekin topatu nintzen.

Orduan nire motxilan begiratu nuen, eta erregela atera nuen. Bat-batean handitu  egin zen. Bi muino artean ipini, pasa, eta azeri batekin topo egin nuen. On baten arpegirik ez zuenez ihes egiten saiatu nintzen, baina azeria oso azkarra zen. Motxilatik koadernoa hartu eta handitu zenean urara bota nuen.

Ia urrun nengoenean azeria urrutitik esan zidan:"Esan iezadazu urtxintxaren sekretua!"Ni ezetz erantzun nion,
urtxintxari esan niola inori ez niola esango.

Denbora asko neraman koaderno gainean, eta paper-kartoia desegiten hasi zen. Ni klip bat eta soka bat hartu nituen. Elkarrengandik ondo elduta zeudenean zuhaitz batera heldu eta koadernotik salto egin nuen.

Zuhaitzera igotzera nindoala krokodilo bat agertu zen eta esan zidan:"esan iezadazu urtxintxaren sekretua edo jan egingo zaitut!" Nik ezetz erantzun nion eta klipa ahora bota nion hau ez ixteko eta zuhaitzetik lurrera salto egin nuen.

geroago, berriro ikusi nuen azeria eta ezer esan baino lehen arkatza atera eta harekin kolpe handia eman nion.

Askoz ere gehiago ibiltzean, urtxintxa ikusi nuen berriro eta hitz egin zidan "eskerrik asko laguntxo, ez diozu inori nere sekretua esan. "Banekien ez zeniola inori esango".

Bat-batean untxi bat agertu zen presaka eta esan zuen:"Ai ene, ai ene, eskolara berandu helduko naiz.

Orduan, esnatu nintzen, 8:30! Ikastolara berandu iritsiko nintzen beraz! Eta betirako ametsetako urtxintxaren sekretua, sekretu bat izan zen.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS